XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txapela buruan eta ibili munduan.

Edo ta txapelari nortasuna emonaz: Txapelak ez dau buru utsik beteten.

Esan nairik txapel aundia buruan erabiliarren, gizona izan daitekela garun makalekua, buru txikikoa.

Txapelaren duintasuna agertzen da or.

Bai eta beste antzerako onetan be:

Txapel batekin buru bi estaltzen dituana, arpegi bikoen argalkeria edo txikikeria azaldu nairik dabil.

Edozetara eta beti be txapela bere lekuan eta bere zeregiñean ezagututa.

Noiztik ezagutzen da txapela?

Adierazpen luzeak agertu leikez gai onetan.

Kristo'ren aurretikoa dala esaten da.

Orrelako zerbait ziurtatu gura da Austria'ko Watach'en aurkitu zan brontzean landutako irudi batetik.

Baiña ori luze ba dua be, El Escorial'eko Monastegiko liburutegiko Cantigas'etako liburu baten, txapeldunak igarri eta ikusten dira.

Eta Akitaniko Bellocq'eko eleiz atadiko irudietan, euskal txapelduna igarten da.

Gogoratu Eleiz ori 1280-1300 ingurutakoa dala.

Tafalla'ko Andra Mari eleizan dagon Sebastian deunaren irudi bat txapelagaz egindako mirari bategaz ospatzen da, eta XV garren gizaldikoa da.

Jeronimo Larrea'k antxiñago gipuzkoar gudarien edo gerralarien burrukak gogoratzean, txapelekin iruditzen zitun beti.

Eta irudi oneik 1600 urtea baiño leentxuagokoak dira.